Urolako CNTk atxikimendu ematen du zapatuko manifestaziorako

Urolako CNTk ez ohizko asanblean aho batez erabaki du Elkar-ekinek Azaroaren 9 rako antolaturiko manifestaldia bultzatzea eta gure atxikipen osoa adieraztea. Azpeitiko herritarrak garen heinean, erantzun bateratu eta sendoa ematea ezinbestekotzat jotzen dugu, areagotzen ari diren pobrezi egoerak eta herritarrok jasaten ditugun murrizketei irmo erantzuteko. Era berean ulertzen dugu, eragile naiz pentsamolde ezberdinetako jendea biltzea ezinbestekoa dela jasaten ari garen erasoei erantzun eta alternatiba sozioekonomiko berriak bultzatzeko.

Herrian jazotzen ari diren kaleratzeak, langabeziaren gorakada, lan baldintzen prekarizazioa, soldaten murrizketak eta ondorioz ahalmen ekonomikoaren etengabeko beherakada, nahiko arrazoi dira herria kalera atera eta gure eskubideen defentsan konprometitzeko.

Anarkosindikalistak garen partetik, ziurtasun osoa daukagu krisiaren erantzulea sistema kapitalista bera dela eta urteetan bultzaturiko ideia neoliberalak. Egoera ekonomikoa aitzakitzat hartuz ongizate egoera apurtzen dihardute, arazoa eragin dutenen mesedetan eta herritarrok errudun bilakatuz. Honen ondorioz garbi daukagu, urteetan espekulazioa erabiliz eta inongo etikarik gabe dirua pilatu dutenak direla erantzuleak.

Honenbestez plangintza ekonomiko justuago, ekologikoago eta partehartzaileago bat bultzatu nahi dugu baita funtzionamendu produktiboaren aldaketa ere. Gure baliabideen autogestio solidarioaren ideia indartuz, aberastasunen banaketa justua bultzatuz eta pertsonen duintasuna urratzen duten edozein giza esplotazio ezabatuz bakarrik, lortuko dugu bizi dugun egoera gainditu eta ez errepikatzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s