Manipulatzeko erraza

Imagen

Endika Alabort Amundarain

(Berrian argitaratuta, Egitura sailean)

2008 eta 2013 urte artean Hego Euskal Herrian soldatak %8 igo dira. Hori bai zorte ona! Krisi garaian geure patriketan duguna haziz doa… edo gutxienez hori esan digute. Idatzizko prentsan, irratian, solasaldi eta prentsaurrekotan aipatu da, estatuaren batez bestekoa bi puntutan gainditzen dugula nabarmenduz. Hori bai marka polita, aberatsagoak garenez ziur krisi honetatik laster aterako garela. Baina neure inguruari so egin eta ez dut soldata hazkunderik ikusten. Senide, lagun eta ezagunen artean langabetuak eta prekarioak gara nagusi. Lanpostua mantentzen dutenek ez dute soldata igoerarik nabaritu, gutxienez esaten dutena hauxe da. Kontraesan hauek Hegelek proposaturiko prozesu dialektikoa jarraitzera bultzatzen naute, ikertzaile lana hasiz.

Nahiko arin lortu nuen iturriaren oinarrizko informazioa. Komunikabide askok berriaren iturri bezala INE hartzen zuten, baina apur bat aztertuz, iturria beste bat zen: Espainiar eta Frantziako aldi baterako laneko enpresa (ALBE) garrantzitsu bat. Lehenengo ondorioa: ez da instituzio ofizial batek zabaldutako datua, baizik eta ALBE batek datu hauei buruzko interpretazio bat. Eta noski, erakunde publiko eta pribatu baten interesak erabat ezberdinak izateko aukerak oso handiak izan daitezke.

Bigarren pausua metodologia ezagutzea zen. Horretarako, txostenaren egileekin kontaktuan jarri nintzen, haien erantzuna nahiko arin izaten. Ez zuten metodologia berezirik erabili, egindako lan bakarra INEren datuei buruzko interpretazio bat ematea izan zen. Hartutako datua soldata-kostu osoa zen, hots, oinarrizko soldata, soldata-osagarriak, aparteko orduak, aparteko ordainsariak eta atzeratutako ordainketak, Gizarte Segurantzari ordainketak eta PFGEZren atxikipena egin baino lehen. Noski, langileek jasotzen dutena ez da kantitate hori, zergak eta gizarte segurantzak honen zati garrantzitsu bat hartzen baitu. Ondorioz, ezin dugu soldata-kostu osoaren eboluzioa langileak jasotzen duten soldataren sinonimotzat hartu. Txostenean sinonimotzat hartzen dira.

Beste alde batetik, elementu oso garrantzitsu bat alde batera utzi dute txosten honetan: bizitza kostuaren eboluzioa. Horretarako Kontsumorako Prezioen Indizea erabili ohi da. Hasteko, esan behar da indizea kalkulatzerako orduan, kontutan hartzen diren produktuek ponderazio edo pisu zehatz bat dutela, teknikoek aukeratutakoa, honek dakar arriskuekin. 2008 eta 2012ko urteko batez besteko KPIa hartuz (2013 urtea kontutan hartu barik), Estatu espainolean prezioek %7,31ko hazkundea izan dute, EAEn %7,55 eta Nafarroan %6,89. 2013ko urtarrila eta urria artean, %1,2, EAEn %1,9 eta Nafarroan %0,8 aldatu da. Datuak hauek izanda, argi geratzen da azken bost urteetan bizitza kostua soldata-kostu osoaren gainetik izan dela. Soldaten eros ahalmena ez da igo, jaitsi baizik.

Baina estatistikoki haratago joan gaitezke, errealitatea islatzen duten datuen bila. Lehenengoz, ezin dugula soldata-kostu osa hartu langileak kobratzen duten sinonimotzat, gizarte segurantza eta zergak deskontatu behar baititugu. Bigarrenez, bizitza kostuaren eboluzioa kontutan hartu behar dela planteatu da. Hirugarrenez, langile guztiak soldata bera kobratzen al dute?

Bataz besteko bat ez da neurri adierazgarri bat, Botin eta finantza zuzendarien soldatak kontutan hartzen baitira, adibidez, perturbazio estatistikoa ematen. 2010. urtean bataz besteko soldata gordina espainiar estatuan 22.790 eurokoa izan zen, sarrien kobratzen den soldata, aldiz, 16.490 euro. Bien artean alde nabarmena dago, azken hau edozein langilearen errealitatetik hurbilago egoten.

Amaitzeko, datuak, estatistika eta ekonomia sarritan nahasten dira errealitatearen irudi desitxuratu eta alderdikoi bat emateko, ekonomia zientzia eta estatistikaren objektibotasuna aldarrikatuz. Mota honetako manipulazioak argitaratzea da gizarte zientzia hau ezagutzen dugunen erantzukizuna. Kasu honetan, zorionez, kaleko jendearen sena gailendu da: sakelan diru gutxiagoa dugu, nahiz eta txosten batek kontrakoa esan.

Advertisements

NOELIA COTELO RIVEIROREN JAKINARAZPENA, ESTATU ESPAINOLA SARRASKI GUNETAN BAHITUA

Imagen

Behinik behin legezkoa deritzot, zoritxarrez, ez naizela torturatutako preso bat, eskubideen eta demokaziaren, ustezko estatu honetan torturatutako beste preso bat baizik.

Ziegatik, non isolamendu bunker batetan sartuta naukaten, 6 urte daramatzadat giltzaperaturik, aldarrikatzeko eta altxatzeko odola dugunoi,borreroek egiten dizkiguten bidegabekeri eta ankerkerien aurrean eta estatutik euren sostenua irabazten, gu kolpekatuz,fisiko ta mentalki torturatuz edo eta zigorgabetasunarekin erailtzearen aurrean matxinatzeagatik soilik.

Gizarteratze hitz abstraktua erabiliz,egunean 23 orduz edukitzen naute 3 metro karratuko ziega batean giltzaperaturik, kaiola moduko batera irten behar,bakarrik noski, zeren legearen aurka doan,”F.I.E.S”ak existitzen jarritzen du. Etxekoengandik dispertzatua,  herritik dispertzatua eta maite ditudanetik urrun. Inor hitzegin nahi ez duen kartzelako aspimundua.

Egondako sarraski guneetan, errepasu askar bat eginez,publikoki salatu nahi dut emen ematen den egoera.

C.P.brieva: Barneratuen otsantasuna eta borreroen hitzak agintzen duen espetxe honetan, torturatu nauten espetxe honetan, eskumuturra hautsi eta 30 egunez eskaiola eraman behar izan nuen egunero jasandako torturengatik,

Erabat inkomunikatuta aukitzen naiz (teléfono, mintzaleku, bis a bisa, gutunik gabe) borreroek nire amari salaketa jartzeraraino irtsi direla nik inkomunikatuta jarraitzeko. Hamaika aldiz, euskarri mekanikora bilurrez eta zintzaz loturik torturatua hizan eta gero.

2012ko Urriaren 23an, loturik aurkitzen nintzela,estatuarenlekaio baten eskuak ikutzen nindutela esnatu nintzen.Nolatan ez da ezer egiten? Zeren usteldutako sistema sapaltzaile honek, borreroen

Zigorgabetasuna adoretu egiten du. Bizirik jarraitzen dut,baina anai-arreba ta kide asko hizan dira zitalki erailak, teorian zigorra betetzen zutenean. Gure buruaz beste egitera bultzatuak agintera zapaltzaileren mugatasunengatik; eskuetatik joaten zaizkien erasoetan hiltzen gaituztenean (gero urkatuta agertzen gara gaure buruaz-beste egin hizan bagenu bezala); metadona faltsutzen digute ezestatzeko (eta modu zurian erailtzeko”sobredosia”alegia) humiliazioa jasaten dugu, tratu txarrak eta hilurreneko erian dauden kideak gartzelan hiltzen dira kanpora atera behar zituen  legea esarri gabe.

C.P. Brieva,C.P. Picassent,C.P.Albolote…estatuaren deuseztatze esparru eta hiltegiak.75000 preso gara espainiar estatuan, min haundia, tortura eta sufrimendua (bai presoei bai senideei) horregaitik nire  nahia da, lotzen gaituzten elkartasun loturak, presioa egin dezatela eta tortura desagertzearen alde borroka egitea, gartzelen eta F.I.E.S.aren desagertzerrengatik eta hinork geilago ez sufritzeko bizi guztirako markatu gaituzten esperientzi hauek. Batu ditzagun gure ahotsak eta ukabilak jasoz, borroka gaitezen askeneraino, gure eskubide eta askatasunagatik!

KARTZELAKO GIZARTE ETA BERE SIKARIOEN AURKA! ANARKIARENGATIK!

NOELIA COTELO RIVEIRO, C.P.Alborote Granada

Urolako CNT-ren sorkuntza eta aurkezteko hitzaldia

Urolako eremuan (Zumarragatik Zumairaino) lan egingo duen nukleo konfederalaren sorkuntza jakinarazi nahi du Urolako CNTek.Nukleo konfederal hau ekintza sindikal eta sozialei hasiera emateko sortua izan da. Urte askoan zehar finkatzen joan diren CNTko oinarri anarkosindikalistak irizpidetzat hartuko ditugu lan egiterako orduan.

Hurrengo egunetan Urolako CNTek informazio kanpaina bat abian jarriko du. Lehenik eta behin Urolako CNTek denei zuzendutako solasaldi bat antolatu du, CNTri eta honen jarduerei buruz gehiago jakin nahi duen edozeini zabaldua. Solasaldi hau azaroaren 20an izango da arratsaldeko 19:30ean Azpeitiko Sindikatu Zaharrean.

Urolako CNTko kide egin nahi duen edonork edo gurekin kontaktuan jarri duen edozeinek posta elektroniko honetara zuzentzea besterik ez du urola@cnt.es.

Urolako CNTren prentsa eta propagandako idazkaritza

Urolako CNTk atxikimendu ematen du zapatuko manifestaziorako

Urolako CNTk ez ohizko asanblean aho batez erabaki du Elkar-ekinek Azaroaren 9 rako antolaturiko manifestaldia bultzatzea eta gure atxikipen osoa adieraztea. Azpeitiko herritarrak garen heinean, erantzun bateratu eta sendoa ematea ezinbestekotzat jotzen dugu, areagotzen ari diren pobrezi egoerak eta herritarrok jasaten ditugun murrizketei irmo erantzuteko. Era berean ulertzen dugu, eragile naiz pentsamolde ezberdinetako jendea biltzea ezinbestekoa dela jasaten ari garen erasoei erantzun eta alternatiba sozioekonomiko berriak bultzatzeko. Irakurtzen jarraitu